XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikusten dut baina, izarrik izar dabil, bere hegalaldiaren haize harmoniatsuaz freskatzen eta urrindatzen dituela.

Eta han goian bizi diren herriek igarotzen ikusten dute, zurturik eta liluraturik.

Zer ate dut, bada? Hura da, hura, Horla, hertsatzen nauena, zorakeria hauek pentsarazten dizkidana.

Nire baitan dago, nire arima ari da bihurtzen; akabatu eginen dut!

Abuztuak 19.- Akabatuko dut.

Ikusi egin dut!

Atzo neure mahaian eseri eta arreta handiz idazten ari nintzelako plantak egin nituen.

Banekien nire inguruan ibiltzera etorriko zela, hain gertu, hain gertu non beharbada haren ukitzea, haren atzematea izan bainezake.

Eta orduan... orduan etsituen indarra izanen nuke; orduan neure eskuak, neure belaunak, neure bularra, neure bekokia, neure hortzak izanen nituzke haren itotzeko, haren zapaldu, ausiki eta xehatzeko.

Eta haren zelatan nenbilen organo guztiak erne eta zurt.

Bi lanparak eta supazterreko zortzi kandelak pizturik neuzkan, argi horiekin hobeki aurkitu ahal banu bezala.